Hamabi puntura aldendu dituzte jaitsiera postuak, Arenek urrutiko jaurtiketa batean lortutako golari esker. Mutilek Touringek kontra berdindu zuten.

Esti Bajo aurrelariak aukera onak izan zituen.
Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Karla Lekuona futbol zelaian, Espanyolen aurka. Kataluniarrak hobeto irten ziren soropilera, baina etxekoek azkar hartu zuten partidaren kontrola. Aukera gehiago sortu zituzten urdinek, baina ez zuten sarea zulatzerik lortu.
Defentsa serio batean oinarritu zuen jokoa Oiartzunek, baina zelai erdian pilatu ziren jokalariak. Hor ere etxekoak nagusi izan ziren, eta Espayolen area zapaltzea lortu zuen aldi bakanetan, Esti Bajok aukera ederra ez zuen probestu. Jone Bilbaok 65. minutuan beste abagune polit bat izan zuen.
Partidaren dinamika ona zen arren, golak urrun zirudien. 72. minutuan etorri zen aldaketa erabakigarria: Arene Altonagak
Lolo Intziarte ordeztu zuen. Hamabi minutu besterik ez zituen behar izan gola eskuratzeko: oiartzuarrek ongi gidatutako kontraeraso batean, Altonagak areaz kanpotik jaurtiketa indartsua bota zuen. Bisitarien atezainaren laguntza izan zuen, irrist egin baitzuen. Azkeneko minutuak nahiko lasai pasatu zituzten Jon Alkortaren neskek, setiorik jasan gabe.
Atzoko garaipenarekin jaitsiera postuak hamabi puntura aldendu dituzte oiartzuarrek. Koparako txartela eskuratzeko postutik zortzi puntura daude, eta mailari eustea hurbilago egonda, helburu horretan pentsatzen has daitezke.
Oiartzungo gainontzeko taldeen emaitzak:
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
Gizonen Lehen Erregionala igoera fasea
- Gure Txokoa-Oiartzun B: 1-0.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Euskal Liga
- Oiartzun-Sasikoa Durango: 7-1.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Anoeta-Power Rangers: 2-4.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Miren Taberna-Gamon Izadi: 0-5.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Zast Zarautz-Oiartzungo Saskilagunak: 51-70.