Sei talde pasaitar daude beren sailkapenen buru

Areto Futboleko bi taldeak, Pescados Ferreres Anaiak eta Donibane Pari Berri, sailkapenaren buruan dira; Eskubaloian, liderra da Donibane eta Futbolean, Erregional Preferentean sanpedrotarra dago sailkapenaren buru.

sanpedrotarra, emaitzak

Aldun, Angel eta Lires, aste honetako goleatzaileak

Areto Futboleko bi taldeak, Pescados Ferreres Anaiak 1. Mailan eta Donibane Pari Berri 3. Mailan, sailkapenaren buruan dira. Antxotarrak, ostiralean lortutakoarekin, hamar garaipen lortu dituzte jarraian. Nas, Xabi eta Gaiton izan dira aste honetako goleatzaileak. Futbolean, Erregional Preferentean, sanpedrotarra dago sailkapenaren buru. Aldunek, Angelek eta Liresek sartutako hiru golei esker, beren lidergoa sendotu dute moreek. Sanpedrotarraren 6 puntura, berriz, Trintxerpe dago, sailkapenaren hirugarren postuan. Gazte Azkuene, bestalde, Erregionaleko Kopako lehen multzoan, lehen postuan da. Eskubaloian, azkenik, liderra da Donibane Eskubaloia, eta arraunean, Gipuzkoako Batel Txapelketan, San Juango mutilek dute seniorren lidergoa.

FUTBOLA

Hirugarren Maila
  • Pasaia 2 – 1 Zamudio.
Erregional Preferentea
  • Amara Berri 2  –  3 Sanpedrotarra.
  • Trintxerpe 0  –  0 Allerru.
1. Erregionala Kopa. Lehen Multzoa
  • Trintxerpe 4 – 0 Landetxa.
  • Irun 2  – 3 Gazte Azkuene.

ESKUBALOIA

Lurraldeko Lehen Maila
  •  Donibane Eskubaloia 41 – 17 Ordizia Amonabe.
Gipuzkoako trofeoa, Gazteak
  • Donibane Eskubaloia 42 –  27 CB Urola A. Aranzadi.

ARETO FUTBOLA

Lurraldeko Lehen Maila
  • Pescados Ferreres Anaiak 3  –  1 Telletuberri Zaldibi.
Hirugarren Maila
  • Legorreta Gazte-Piku 4  –  5 Donibane Pari Berri.
HOCKEY Ipar Liga
  • Pasaiako Trintxer Hockey (atsedena).
ARRAUNA BATELAK
  • Gipuzkoako Batel Ligako 10. jardunaldia.
Igandeko sailkapena Sailkapen orokorra
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.