Herritar, elkarte edo eragileek Kultura Sailean entregatu ahal izango dira idazlanak, maiatzaren 1era arte.

Iazkoari lekukoa hartuko dion urtekaria prestatzen hasi dira.
Oiartzun 2016 urtekaria prestatzen hasi da berau kudeatzen duen batzordea. Jakinarazi dutenez, urtekarian zerbait argitaratu nahi duen norbanako, elkarte edo eragileek maiatzaren 1era arte dute euren idazlanak sartzeko epea.
Kultura Saileko bulegoan (Manuel Lekuona bibliotekan dago) utzi beharko dira lanak, paperezko euskarrian edo gailu digital batean.
E-posta bidez ere bidal daitezke. Idazlan bakoitzak gehienez bi argazki eduki ditzake, eta epea “zorroztasunez” errespetatuko dutela ohartarazi dute. Urtero bezala, xanistebanen bezperan argitaratuko da urtekaria.