Haurrek ez dute aspertzeko aukerarik izango Abaraxkarekin
Abaraxkak zortzi ekitaldi antolatu ditu haurren oporraldiak iraun artean, astelehenetik aurrera.
- Hilak 21, astelehena: Irrati tailerra, ludotekan.
- Hilak 22, asteartea: Kantu eta dantza maratoia, ludotekan.
- Hilak 23, asteazkena: Kanpandorrera bisita. Plazan geldituko dira.
- Hilak 29, asteartea: Zientzia tailerra, ludotekan.
- Hilak 30, asteazkena: Kanaberak zuritu, Soinuenean.
- Hilak 31, osteguna: Zinea, pleno aretoan.
- Apirilak 1, ostirala: Sukaldaritza tailerra, ludotekan.
- Apirilak 2, larunbata: Futbolariak eta printzesak antzezlana, pleno aretoan.