Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Garbizuren dimisioa "iruzurra estaltzeko ke gortina" dela esan du PSE-EEk

Garbizu berak Lezoko Udala kudeatzeko duen proiektu eta lidergo falta estaltzeko bitartekoa izan dela dimisioa ere esan du.

oarsoaldea
Lezo
2016/03/18
Jose Angel Sanchez

Jose Angel Sanchez gaurko agerraldian

Kepa Garbizuren dimisioa Lezoko EAJk hondakinen gaiaren inguruan lezoarrei egindako “iruzurra estaltzeko ke gortina” baino ez dela esan du Jose Angel Sanchez PSE-EEko zinegotzi eta Lezoko gobernu taldeko kideak. “Baina ez hori bakarrik, –gaineratu du– Garbizu berak Lezoko Udala kudeatzeko duen proiektu eta lidergo falta estaltzeko bitartekoa izan da”. Horretarako, gainera, bere alderdia errudun egin duela esan du, “eta hori baino larriagoa dena, errua egotzi die berak agindutakoa sinistu zuten herritarrei, eta baita Lezo Garbia plataformari. Alkatetza lortzeko erabili zituen herritar horiei iruzur egin die eta gutxietsi ditu nire ustez, eta atez atekoarekin EH Bilduk Lezon muntatu zuen negozioaren interes ekonomiko eta pertsonalen defendatzaile sutsuena bihurtu da, gainera”. Sanchezek gogorarazi du EAJk agindu zuela aste honetan egingo zela hondakinen gaineko kontsulta, “ez da kasualitatea dimisioa kontsulta egiteko epea amaitu denean egitea. Epe hori martxoaren lehen hamabostaldia zen”. Aste honetan bertan Lezo Garbia plataformak eta PSE-EE alderdiak aurkeztutako mozioak aztertu behar zituen ez ohiko plenoa egin behar zuela udalbatzarrak ere esan du alderdi sozialistako ordezkariak, “bi mozioek kontsulta egiteko eskatzen dute”. Arduragabekeria “Koldarkeria eta arduragabekeria” egotzi dizkio Garbizuri dimisioa aurkeztu izanagatik. “Koldarkeria, ez delako ausartu pleno batean atez ateko sistema defendatzen bera bozkatu zutenen aurrean. Arduragabekeria, behin-behineko egoeran utzi duelako Lezoko Udala”. Egoera “kafkianoa” dela gaineratu du Sanchezek, “atzo bertan sistema mistoaren alde egin zuelako berriz ere”. Sanchezen aburuz, ez du zentzurik adierazpen horrek, “jarraitu zezakeelako orduan alkate izaten”. Garbizuk kargua utzita, zerrendan hurrengoa sartuko da udaletxean, Jesus Mari Martiarena. Martiarena Lezo Garbia plataformako ordezkari nabarmenetako bat dela esan du Sanchezek, “ez badio karguari muzin egiten edo ez badute horretara eramaten, paradoxikoa izango da egoera”. EAJri aurrerantzean hondakinen gainean hartuko duen bidea ahalik eta azkarren argitzeko eskatu dio Sanchezek: “Espero dut zentzuz jokatzea eta hauteskundeetan egin zuen galdeketarako eta 5. edukiontzia jartzeko agindua betetzea”. 5. edukiontziaren alde egiten duela PSE-EEk eta kontsultaren alde ere egiten duela gaineratu du. Gobernu taldeko kide gisa “iruzurtuta” sentitzen da Sanchez, eta EAJk aurkeztuko duen hautagaiarekin “harremanak berhartzeko” asmoa duela esan du. Horren arabera erabakiko du PSE-EEk bere bozka alkate berria erabakitzeko unean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Burujabetza eske elkartu dira 180 alkate inguru Bergaran

Kultura, Gipuzkoa

Ahotsak eta omenaldiak ardatz Donostiako Jazzaldian

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza egin die Lourdes Herrastiri eta Paco Etxeberriari, memoria demokratikoa berreskuratzen egindako ekarpenagatik

Ekonomia, Gipuzkoa

Gipuzkoako baserritarrak «haserre» daude, mendiko uren kontagailuen afera dela eta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.