[Argazki galeria] Talaia mendiko lasterketan, Uliatik Jaizkibelera Pasaiako badiatik

Talaia Bidea lasterketan, unerik ikusgarrienetakoa San Pedro eta Donibane artean korrikalariek egiten dituen itsas zeharkaldia da

talaia bidea lasterketa

Motora bat, korrikalariz beteta

Mendiko lasterketak ikusgarriak badira, are gehiago Talaia mendi lasterketa. Atzo berriz ere lotu zituen Donostia eta Hondarribia, tartean Ulia, Pasaiako badia, eta Jaizkibel zeharkatuz. Bertatik jada Iker Oliveri eta Uxoa Irigoien zihoazen aurretik. Ibilbidearen unerik ikusgarrienetakoa parte hartzaileek San Pedrotik Donibanerako egiten duten bidea da, ontzian. San Pedron kronometroa gelditu egiten da, Donibanen berriz ere abiatzeko. Motoraren bidean atsedenaldi laburra hartzeko aukera izaten dute partaideek, probaren azken bi herenak egin aurretik. Ondokoak Donibaneko ontziralekuan jasotako irudiak dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.