Hondarribiak irabazi du mutilen estropada eta Hibaikak neskena.
‘Libia’ ontzia, lanean hasteko unean
Traineruak lehian ikusteko parada izan zen larunbata arratsaldean Pasaian, San Pedrok antolatutako test estropadan.
Mutiletan, Hondarribiak lehen kolpetik berretsi nahi izan du bere nagusitasuna. Estuen Urdaibaik eta Oriok hartu dute
Ama Guadalupekoa, hurrenez hurren, eta jarraian sailkatu dira pasaitarrak; Koxtape laugarren postuan, eta bosgarren San Pedro, segundo bakarreko aldearekin.
Nesketan, Hibaika gailendu zitzaien San Juango batelerei. Hondarribiko neskak lehenbizikoz lehian ikusteko parada izan zen San Pedron. Azken aurrenak helmugaratu ziren.
Sailkapena Senior Mutilak
1. -Hondarribia: 19:42,49
2.- Urdaibai: 19:48,77
3.- Orio
: 19:54,17
4.- San Juan: 19:56,32
5.- San Pedro: 19:57,33
13.- Hondarribia B: 20:40,16.
15. – San Pedro B: 20:57,38
18.- Oiartzun: 21:08,06.
25. – Hibaika: 22:17, 20.
Sailkapena beteranoak
1- Zumaia 11:03, 01
2.- Arkote: 11:11,17
3.- Fortuna: 11:41, 79
4.- Zarautz 11:59,96.
Sailkapena neskak
1.- Hibaika: 11:04, 74
2.- San Juan: 11:14,47
3.- Orio: 11:19,86.
4.- Getaria-Zarautz: 11:38,00.
5.- Donostia-Arraun 11:39, 45.
6. Hondarribia: 12:11, 84.
7.- Hernani: 12:20,87.
Hibaikako neskak, ziabogan
Batelak, Hibaikak antolatuta
Larunbata goizean Xuxa Urkiaren omenezko II. Batel estropada jokatuz zen Errenteria-Oreretan,
Hibaikak antolatuta. Etxeko batelek erabateko nagusitasuna berretsi zuten Oiartzun ibaian jokatu zen estropadan. Senior neskek irabazi zuten, baita Promesak eta Haurrak ere.
Mutiletan, Senior Mailan, Zarautzek irabazi zuen; Gazteen Mailan Getariak, Tolosaldea Kadetetan eta Zumaiak haurretan.
Sailkapena, larunbata
Sailkapena, igandea