Jabekuntza eskolak apirilerako eskaintza aurkeztu du
Emakume zaintzailearen rolari buruzko gogoeta sustatzea. Horixe da Pasaiako Jabekuntza Eskolak antolatu duen mintegiaren helburu nagusia. Berdintasunetik eta errespetutik abiatuta, familiarteko harremanak negoziatzeko bideak zabaltzea da asmoa, eta baita, besteak beste, familiaren eskakizunei ezetz esaten irakastea ere.
Norberaren zaintzarako tresnak ere eskainiko dituzte, eta horretarako, abiapuntuan, gorputzaren kontzientzi hartzea jarriko dutela zaldu dute, emozioak erdibidean jarriz, eta emakume bakoitzaren desioei behar adina garrantzia emanez.
Apirilaren 4ean hasiko da mintegia, eta ekainaren 6ra bitartean, astelehenero 15:00etatik 16:30era izango dira saioak, Trintxerpeko alkateordetzan, Kontxi Lopezek gidatuta.
Eskaintza oparoa
Zaintzari buruzkoa, ez da, edonola ere, jabekuntza eskolak apirilerako atondu duen
eskaintza bakarra. Laburforuma, komunikazio ziberfeministarako estrategiak, emakume migratzaileen taldea…
Izena emateko edota informazio gehiago lortzeko
Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloarekin harremanetan jarri.