Langabezian dauden 25 gaztek lana aurkitzeko dituzten trebetasunak deskubritu nahi dituzte lanzaderaren bidez.
Enplegu lanzadera izango dute Errenteriak, Oiartzunek, Lezok eta Pasaiak apirilean. Iniziatiba langabezian dauden Oarsoaldea eskualdeko 25 gaztek osatuko dute, gizonen kasuan 29 urte izan beharko ditzute gehienez eta emakumeen kasuan 34 urte. Orain 25 gazte horien bila ari da Oarsoaldea Garapen agentzia. Ez dute prestakuntza probil berezirik eskatu, eta horrenbestez, oinarrizko ikasketak, lanbide heziketa edo batxilergoa, unibertsitate diplomatura edota lizentziatura dutenek har dezakete parte.
Lehiakortasuna alde batera utzita, elkarlana sustatu nahi dute , “lanzaderan osagarri diren pertsonek elkarri lana bilatzen lagunduko diote, teknika eta erraminta berriak erabilita”. Lanzaderan parte hartzeko aukeratzen dituzten lagunek,
coaching eta inteligentzia emozional saioak egingo dituzte, komunikazio dinamikak landuko dituzte, marka pertsonala eta 2.0 enplegu bilaketa ere landuko dituzte. lan elkarrizketak egiten trebatuko dituzte adtuek, bestalde, enpresetara bisitak eta ekintzaileekin bilerak egingo dituzte.
Gipuzkoako Foru aldundiak bultzatuko du Oarsoaldeko lanzadera, eta Santa Maria la Real Fundazioak kudeatuko du, eta Europako Gizarte Funtsak, telefonika Fundazioak eta aldundiak berak diruz lagunduko dute. Oarsoaldekoa, Debabarrena eskualdekoarekin batera izango da martxan jarriko den lehenengo lanzaderetako bat.
Parte hartu nahi duten gazteek apirilaren 7a arte izango dute izena emateko aukera, eta internet bidez edo Oarsoaldearen bulegoetan egin dezakete. (Olibet 6, behea Errenteria. Euskadi etorbidea, Merkatu eraikina Trintxerpen).