Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria, tontorreraino

Oarsoaldea eta Bidasoako bizilagunak Txindoki tontorreraino igoko dira, Larraitzetik abiatuta.

Aitzol Gogorzaren aldeko trena

Aitzol Gogorzaren aldeko trena, Zumardian. Hartu Trena dinamikaren barruan.

Sare Herritarraren Hartu Trena dinamikaren barruan, lau mendi tonorretaraino eramango dute euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko aldarria apirilaren 3an, igandea. Gorbeia, Anboto, Txindoki eta Beriain mendiak aukeratu dituzte horretarako. Oarsoaldea eta Bidasoako bizilagunak Txindoki tontorreraino igoko dira, Larraitzetik abiatuta. Hainbat mendizalek bat egin dute Sarek abiatutako giza eskubideen aldeko trenarekin, eta beraiek bultzatu dute  Lau Tontorrak iniziatiba. besteak beste, Juanito Oiartzabal, alberto Zerain eta Eneko eta Iker Pou anaiek babestu dute iniziatiba. Txindoki tontorrera igotzeko 9:30etan abiatuko dira Larraitzetik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.