Oiartzungo Udalak eta Behemendi elkarteak furgoneta berria erosi dute, Bide Batez eta Bidelagun programetan erabiltzeko.
Ibilgailu berria aurkeztu dute gaur. Ezkerretik eskuinera: Jexux Leonet (Oiartzungo alkatea), Gemma Agirrezabala (Bidelagun programako langilea), Aitziber Lacambra (Furgonetako gidaria), eta Mikel Zendoia (Behemendiko arduraduna).
Bidez Bide eta Bidelagun programak aurrera eramateko, furgoneta berria erosi dute Oiartzungo Udalak eta Behemendik. Bide batez, egitasmo horiek aurrera eramateko hitzarmena berritu dute bi erakundeek.
65 urtetik gora edo mugikortasun arazoak dituzten oiartzuarrentzako zerbitzua eskaintzen dute bi programek. Aurreko ibilgailua zaharkituta geratu zen, eta berria erosi dute. Furgoneta berria ere egokitua egongo da, eta zazpi lagunentzako tokia izango du.
65 urtetik gora edo mugikortasun arazoak dituzten herritarrei bideratuta daude Bidez Bide eta Bidelagun egitasmoak. Landa eremuko oiartzuarrek dute lehentasuna, garraio publikoa iristen ez den tokikoek. Zerbitzua erabili nahi dutenek Gizarte-Ongizate Sailarekin jarri beharko dute harremanetan, telefono zenbaki honetara deituz: 943 49 05 52.
Goizetan eskaintzen dute Bidez Bide zerbitzua. Herrigunean dauden zerbitzuetara —anbulatorioa edo dendak, esaterako— hurbiltzea du helburu. Bidelagun, berriz, arratsaldetan eskaintzen dute, paseoak eman ditzaten. Bi lagunek egiten dute lan bertan: gidariak eta laguntzaileak.