Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

San Marko Gipuzkoako hondakinen "topagune" bihurtuko dela salatu du udalak

Errenteria-Orereta
Ingurumena

Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) Txingudi eta Urola Kostako mankomunitateetako hondakinak San Markoko transferentzia gunean jasotzeko egin duen eskaera babestu dute EAJ eta PSE-EEko batzarkideek.

2016/03/22
Ikerne Zarate Ikerne Zarate
Rodriguez eta Lemos gaurko agerraldian

Rodriguez eta Lemos gaurko agerraldian

Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioak (GHK) Txingudi eta Urola Kostako mankomunitateetako hondakinak San Markoko transferentzia gunean jasotzeko egin zuen eskaera babestu zuten  EAJ eta PSE-EEko batzarkideek joan den ostiralean. Erabaki hori gogor salatu du Errenteriako Udaleko gobernu taldeak gaur goizean egin duen agerraldian. Bernar Lemos (EH Bildu) eta Mikel Rodriguez (Errenteria Irabaziz) zinegotziek jakinarazi dute erabakia, eta apirilean Errenteriako Udalak GHKri eta San Marko Mankomunitateari transferentzia gune hori lekuz aldatu eta San Marko zabortegia behin betiko ixteko eskatzeko mozioa aurkeztuko duela esan dute. Eskaera hori bera joan den urtean egin zuen udalak, gogorarazi dutenez, “erabaki honekin ezezkoa eman diote udalaren zein Errenteriako bizilagunen eskariari”. Erabakiarekin “kezkatuta” azaldu dira Lemos eta Rodriguez, “hasiera batean hiru hilabeterako izango dela esan badute ere, ez dugu uste horrela izango denik. Erabakiarekin Beraun eta San Marko zabortegi artean edukiera handiko ibilgailuen 1.000 bidaia gehiago jasan beharko dituzte herritarrek eta bereziki Beraungo bizilagunek. Errenteriako biztanleek eta bereziki Beraungo auzotarrek, San Marko zabortegiaren behin betiko itxiera ikusi beharrean, jarraitu beharko dute Gipuzkoako makina bat lekutatik datozen kamioien joan etorriak jasaten”.  Zabortegiaren behin betiko itxierarako ezinbesteko baldintza da transferentzia gunea beste leku batera eramatea. 30 urte zabortegiarekin Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioa kudeatzen duten EAJk eta PSE-EEk “elkartasuna” eskatu diotela Errenteriari gaineratu du Lemosek, “milaka tona hondakin gordin hartzeko elkartasuna zabortegia zigilatuta badago ere, eta kontuan izan gabe 30 urte luzeetan elkartasuna erakutsi duela gure herriak San Markoko gainerako biztanleekiko”. Errefusa ugari sortzen duten udalerriek hondakin kopurua murrizteko saiakera egingo balute elkartasun eskaera hori ulergarria litzatekeela gaineratu du Rodriguezek, “gaikako bilketako tasak gutxienez %60 edo %70era igotzeko neurriak hartuko balituzkete. Hori lortzen ez den bitartean, ordea, GHKren eskaera onartzeak egungo kudeaketa tamalgarri eta kaltegarria iraunkortzea ekarriko luke, ez genuke birziklatzearen alde egingo eta hiri hondakin solidoak Zubietako balizko erraustegi toxikoan erraustuko lirateke”. Lau Haizetakoa, espazio natural babestua dela ekarri dute gogora, gainera, bi udal ordezkariek, eta milaka bisitari izaten dituela, “zabortegia itxi eta zigilatzea parkearen sarreretako bati balioa emateko aukera paregabea da udalaren iritziz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako. Herrigintza egin nahi dudalako. Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako. Zure ekarpena behar dugu, babestu tokiko euskarazko komunikabidea.

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.