Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

EH Bilduk hondakinekin arduraz jokatzeko exijitu dio gobernu taldeari

Pasaia
Politika

Talde ekologistek egin asmo zuten sentsibilizazio kanpaina debekatu izana deitoratu du koalizio abertzaleak

2016/03/29
olatz mitxelena
Trintxerpen, San Pedron eta Antxon, bueltan dira jada edukiontziak; hurrengo astean ezarriko dituzte Donibanen

Pasaian, gaur egun, bost edukiontzi daude hondakinak bereizteko

Pasaian hondakinen bilketa sistema aldatuĀ  zenez geroztik, gobernu taldeak baloraziorik egin ez duelako kexu da EH Bildu. Datuak ezagutu nahiko lituzke koalizio abertzaleak. Aitzitik, gobernu taldeak horiek ezkutatzen dituela salatu dute. “Ez dugu izan aldaketa horrek ekarri duenaren inongo daturik; ez baloraziorik, ez birziklatze edo bereizketa daturik, inpropioen kopururik, ez inolako datu ekonomikorik”, salatu dute. Ondorio ekonomikoak nabarmendu ditu koalizioak, eta azken hilabeteetako errefusaren gorakadak pasaitarrentzako zein kostu ekonomiko izango duen argitzea eskatu dute. Bide beretik, mankomunitatean hartutako erabakien ondorioen gaineko kezka agertu dute, eta udal gobernu taldeak aipatu neurri horiek babestu izana deitoratu dute. Salatu dutenez, errauste plantaren kostu ekonomikoa estaltzea helburuz 2016rako tarifak igo dituzte. Debekua salatu Testuinguru honetan larria iruditu zaio EH BilduriĀ  talde ekologistek egin asmo zuten sentsibilizazio kanpaina debekatu izana. Errefusaren edukiontzia hustu eta bereizketa modu egokien egitea zen asmoz, baina udalak ez die baimendu. “Zer beldur dago edukiontzi gris baten barruan dagoena ezagutzera emateko”, galdetu du EH Bilduk. Koalizio abertzalearen iritziz, udal gobernua “azken urteetan esandako gezur guztiak ezkutatu nahian” ari da. Horrez gain, birziklatzearen eta osasunaren aldeko pankarta eta aldarriak kaleetatik ezabatzen dabiltzala salatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.