Lezoko kolunbario eta horma-hobi zerbitzuak doan dira

Bi zerbitzuak baliatzeko Lezoko Udalera deitu behar dute interesdunek

kolunbario lezo

Kolunbario edo nitxo zerbitzua eskatzeko udalera deitu behar da

Lezoko Udalak gogorarazi du herriko hilerriko kolunbario eta horma-hobi zerbitzuak doan esleitzen dituela Lezon bizi edo Lezorekin harremana izan duten hildakoen familientzat. Horma-Hobien edo nitxoen kasuan, 10 urte igaro ondoren, bertako hezurrak hobi komun batera eramaten dituzte. Kolunbarioena hildakoen errautsak uzteko zerbitzua da. Horiek baliatzeko baldintzak dira herrian erroldatuta egotea, “edota herriarekin harreman handia izatea”, udalaren arabera. Bi zerbitzu horiek eskatzeko edo informazioa lortzeko udaleko Hirigintza sailera deitu behar da: 943 52 43 80.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.