Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu

Musika herriarena da

Pasaia
Kultura

Proisa egitasmoko kideek herri musika eskola abiatuko dute Aste Santuaren ondoren. Jada 60 ikaslek eman dute izena, baina instrumentuak behar dituzte.

2016/03/29
Urko Etxebeste Urko Etxebeste
musika.proisa

Proisa Egun batean, heldu nahiz haurrak eurek sortutako instrumentuekin kalejiran

Egitasmo komunitarioa, doakoa, irekia, belaunaldi artekoa, herriko taldeekin lotura duena, parte hartzailea eta herritarrak irakasle eta ikasle izango dituena. Pasai San Pedron musika eskola herrikoia abiatuko dute Aste Santuaren ondoren, oinarri horiekin. Era informalean, ez-arautuan, musikaz dakitenek musikan trebatu nahi dutenei erakustea da asmoa, oinarrizko ezagutza zabaltzea. Hasteko, gainera, oinarri sendokoa da musika herritartzeko proiektua: 60 sanpedrotarrek eman dute izena egitasmoan. Hamarnaka pasaitar horiek bat egin dute herri giroa musikaren bitartez indartzea asmo duen proiektuarekin. Musika eskola herrikoiarena ez da hutsaletik sortutako egitasmoa. San Pedron erro sendokoa da herri musikaren inguruko mugimendua. Horren erakusle dira Tirri Tarra txaranga historikoa, baita Sorgiñarri txistulari taldea, San Pedroko trikiti taldea eta dultzaineroen taldea ere. Apenas 2.000 biztanle dituen barrutia izateko, ez dago gaizki: Libia traineruak banderak irabazi eta herrira ekarri dituen bakoitzean inoiz ere ez du txarangaren harrerarik falta izan. Baina bi kezkari erantzuna eman nahi diote: musikarien belaunaldi berriak sortu nahi dituzte, eta herri giroa indartu. San Pedroko kultur mugimendu eta azpiegituren gainean egindako parte hartze prozesuan kokatzen da egitasmoa. Igor Carballo da egitasmoaren bihotzetako bat. Zehaztu duenez, parte hartze prozesu bat egin dute Proisa kulturgunearen ordez —egoera txarrean zegoen, eta eraitsi behar izan zen— egin asmo den azpiegitura berriak zein ezaugarri izan beharko lituzkeen eztabaidatzeko, eta horri edukia emateko asmoaren barruan dago eskola sortzea. Espazioez, erabilerez eta kudeaketaz gain, mamia behar du kulturgune berriak: “Eraikin hori egin bitartean, teoria utzi, eta jarduerak abian jartzea erabaki genuen”. Gune berri horrek izango lukeen aktibitatea aurreratzen hasi dira, alegia. Horren adibide, musika eskolaz gain, haurren txokoa da: “San Pedron ez dago haurrentzako gune estalirik. Udalari eskatu, eta Erti egokitu da horretarako. Martxan dago negutik”. Udal Aretoa izango da ere musika eskola berritzailearen egoitza. 5 urtetik 65era Deialdia egin, eta erantzuna paregabea. Musika eskola herrikoiak zentzurik ez luke ikaslerik gabe. Eta horien erantzuna aparta izan da: 60 pertsona hasiko dira Aste Santuaren ondoren musikan trebatzen, 5 urtetik 65 urtera artekoak. “Gehienak gazteak dira, baina erretiratuak ere animatu egin dira. Ondo, oso ondo. Pozik gaude”. Irakasleak ere ez dira falta, hamabi daude orotara, denak ala denak musikaren munduan eskarmentukoak. Eta egutegia ere findua dute dagoeneko; batzarrak egin dituzte ordutegiak eta bestelako xehetasunak ezartzeko. Egoitzaren funtzionamendurako, ordea, hainbat atal lotu behar dituzte oraindik Pasaiako Udalarekin, Ertiko eraikina handia ez delako. Abestiak erakustea da irakasleen asmoa: “Txaranga edo fanfarre batean ohikoak diren abestiak erakutsiko dizkiete irakasleek musikan trebatu nahi dutenei. Guk nahi duguna da ikasleek gaitasuna izan dezatela, jaietan adibidez, herrian txistu, trikiti, dultzaina taldeekin edo txarangarekin ateratzeko. Ez da musika eskola ofiziala. Tirri Tarra fanfarrea horrela sortu zen, batak besteari zekiena erakutsiz”. Pozgarria litzatekeela, Igor Carballoren ustez, herri eskolaren bitartez musikan sakondu nahi duenak ohiko musika eskoletara joatea erabakitzea. Komunitatea sortu eta sendotzeko aukera da eskola, prestakuntzaren bidez, horrela herriko giroa eta adierazpideak indartuz.

Musika eskola, instrumenturik gabe, hutsa

Musika eskolek, musika tresnarik gabe, ez dute zentzurik. Jada hainbat instrumentu badituzte, baina gehiago behar dituzte. Horregatik, dei egin diete herritarrei etxean sobran dituztenak eskolaren esku uzteko. Badituzte txarangarako instrumentuak, trikitiak, panderoak, dultzainak, atabalak… Baina arazoa da, eskaera hainbestekoa izanda, ikasle guztientzat musika tresna bermatzeko arazoak izan dituztela. Hainbestekoa izan da musikari izan nahi dutenen harrera, musika egiteko gailu gehiago behar dituztela. Horri, baina, Proisaren filosofiarekin bat datorren irtenbide eman diote. “Gure arteko bileretan, jendea komentatzen hasi zen etxean saxofoiren bat, beste batek klarinete bat, hirugarrenak aspalditik gordea zuen beste instrumentu bat zuela… Eta ziur horiek bezala sanpedrotarrek badituztela musika tresnak etxean gordeta eta erabilerarik gabe. Horregatik, deialdia egin dugu musika tresna horiek guztiak guri emateko, donazio edo mailegu moduan”. Eskola herritarraren arduradunek esan dute ondo-ondo zainduko dituztela instrumentuak, horien jabeek ez dutela inolako ardurarik izan behar horrekin. Horrela, horiek emateko eguna eta ordua ere jarrita daukate Proisa mugimenduko lagunek: apirilaren 4an, 17:00etatik 20:30era jasoko dituzte, Erti aretoan. Izan ere, Proisako kideen ustez, sanpedrotarrek kalejira dute zainetan: “Diana dugu iratzargailutzat, eta txaranga kuadrillatzat”. Hori horrela izanda, ziur daude jendeak maileguan emango dizkiela behar dituzten instrumentuak. “Jada asko ditugun arren, behar ditugu. Ikasle askok eman dute izena, eta horien beharrak ase behar ditugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.