Larunbatean jasoko dituzte, Zapore solidarioak iniziatiban lan egiten duten boluntarioek.
Iraunkortasun luzeko elikagaiak eskatu dituzte.
Datorren larunbatean gerretatik ihesi doazen errefuxiatuentzako elikagaiak jasoko dituzte Oiartzungo Alcampon. Zapore Solidarioak iniziatibaren barruan, boluntarioek jasoko dituzte elikagaiak eta, aldi berean, argibideak emango dituzte. Hipermerkatua irekita dagoen bitartean —10:00etatik 22:00etara— jasoko dituzte elikagai horiek. Jakiak iraunkortasun luzekoak izatea eskatu dute: lekaleak, pasta, arroza eta abar.