Egungo egoeraren arduradun egin ditu bi alderdiak Jose Angel Rodriguezek alderdi sozialistako bozeramaileak.
San Marko Gipuzkoako hondakinen “topagune” bihurtuko dela salatu zuen udalak orain astebete. Izan ere eremu horretan kokatutako transferentzia guneak jasoko ditu Txinguditik eta Urola Kosta eskualdetatik datozen hondakinak. Bernar Lemos EH Bilduko zinegotziak eta Mikel Rodriguez Errenteria Irabazizeko zinegotziak egin zuten agerraldian esandakoei erantzun die orain PSE-EEk. Egungo egoeraren arduradun egin ditu bi alderdiak Jose Angel Rodriguezek alderdi sozialistako bozeramaileak, eta “informazioa manipulatzea” egotzi die, “Gipuzkoako hondakinen egungo egoeraren arduradun bakarrak beraiek dira”.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsorzioan eta San Markon Errenteria ardura izan dutenean Errenteria Irabaziz eta EH Bilduk egindako kudeaketari “negargarria” iritzi dio Rodriguezek, “ez zituzten beharrezko azpiegiturak egin arazoa konpontzeko, eta gainera zabortegiaren tobera moldatu zuten transferentzia gunea sortzeko galdeketa eta kontsentsurik gabe. Horregatik ditugu kamioak berriz ere zabortegi bidean,ez zaborra uzteko, baina bai hura paketatu eta lekualdatzeko ondoren”.
Errenteriako PSE-EEk behin baino gehiagotan eskatu duela San Markoko transferentzia gunea Zubietara lekualdatzea gaineratu du Rodriguezek.