Oiartzunek Valentzia jasoko du etzi eguerdian Karla Lekuonan. Gipuzkoarren arteko derbiko porrota atzean utzi nahi dute.
Oiartzun KE
Oiartzun Kirol Elkarteko talde nagusiak ez du atsedenik hartzen. Etzi eguerdian Valentzia jasoko dute Karla Lekuona futbol zelaian, 12:00etatik aurrera. Sailkapeneko bosgarren postuan dira che-ak, eta arerio gogorra izango da. Oiartzuarrek, baina, pasa den asteburuko porrota bolada onean akats txiki bat izan zela erakutsi nahi dute.
Izan ere, igandean gipuzkoarren arteko derbia jokatu zuten Ugaldetxon. Txuriurdinak nagusitu ziren, 0-1 irabazita. 28. minutuan aurreratu ziren Realekoak, eta bi taldeek aukera onak izan zituzten, baina ez zuten sareetara bidaltzerik izan. Talde indartsuagoaren kontra galdu zuten arren, itxura ona eman zuten Jon Alkortaren jokalariek.
Oiartzungo gainontzeko taldeek —futbol, saskibaloi eta areto futbolekoek— atseden izango duten asteburu honetan ere, hurrengora arte.