Duintasunak 1080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatu du

Euskal Autonomia Erkidegoko 600.000 pentsiodunen erdiek 600 euroz azpiko pentsio dutela salatu dute erretiratuek

Duintasuna, manifa, pentsiodunak

Gaurko manifestazioa, Herriko Plazatik behera

Erretiratuek ez diote huts egin hileroko zitari. Herriko Plazan elkarretaratzea eta batzarra egin dituzte lehenik, eta ondoren manifestazioa herriko kaleetatik barrena. Eusko Jaurlaritzari 1080 euroko gutxieneko pentsioa berma dezan exijitu diote erretiratuek, eta helburu hori lortzen bidean elkarteak egin dituen azkeneko urratsen berri eman dizkiete herri batzarrean bildutakoei. Beste lau helburu ere zehaztu dituzte: 1.- Gizarte Segurantza eta pentsioak kudeatzeko esparru propioa. 2.- Kopagoa bertan behera uztea. 3.- Dependentzia egoera daudenentzako arreta egokia. 4.- 65 urtez gorako emakumeentzat pentsio duina.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.