
Denboraldi polita ari dira osatzen pasaitarrek
Aurreikuspenak betez, erraz irabazi zuten atzo pasaitarrek Aretxabaletan. Lehen zatian aurreratu ziren zuri-gorriak, hogeita hamabigarren minutuan sartutako golari esker.
Atsedenaldiaren ondoren Aretxabaletak berdintzea lortu zuen, 28. minutuan, baina partida bukatzeko bost minuturen faltan, zuri gorriek bigarrenez zulatu zuten Aretxabaletaren atea.
Honenbestez, zuri gorriak 45 puntu pilatu dituzte.