Oiartzun ibaia eta inguruan sei panel jarri dituzte, horren inguruan dauden osasun baliabideen berri emateko. Udalaren webgunean gida kontsulta daiteke.

Gabierrotan jarri dute sei paneletako bat
Errenteriarren osasuna hobetzeko helburuz, Oiartzun ibaiaren inguruan dauden jarduera fisiko guneen berri ematen duten panelak jarri ditu udalak, eta horiekin guztiekin gida bat egin du. Orotara, Errenterian ibaiak egiten duen bidearen inguruan hemezortzi osasun ekipamendu daude: kirol pistak, plazak, pasealekuak… Horietan hogei bat jarduera egin daitezke.
Informazio panelak, ibaiaren ondoko hainbat eremutan jarri dituzte, sei guztira, eta hainbat argibide ematen dira horietan. Gida, berriz,
udalaren webgunean kontsulta daiteke. Gida horretan orotariko informazioa dago, paisaia, natura, eta ondare arkitektonikoa barne.