Madalenetarako kartel bila hasi dira
Errenteriako Udalak Madalenak 2016 iragarriko dituen XXXII. kartel lehiaketa abiatu du.
Errenteriako Udalak Madalenak 2016 iragarriko dituen XXXII. kartel lehiaketa abiatu du. Kartelean Madalenak 2016 idatzita azaldu beharko da eta gaiak Errenteria-Oreretako jaiekin zerikusia izan beharko du eta maiatzaren 6an 14:00ak arte aurkeztu beharko dira udal erregistroan. Marrazkia, argazkia edo collage teknikak erabili daitezke kartela egiteko garaian. Epaimahaiak maiatzaren 26an hautatuko du kartel irabazlea.