Deialdia egin dute kontseiluan parte hartzeko interesa izan dezaketenek eskaera aurkeztu dezaten.
Errenteriako udaletxea
Errenteriako Udaleko Kiroletako Azpisailak abian jarri ditu kiroletako aholku kontseilua eratzeko izapideak. Udalerriko kirol eragileak bildu nahi ditu kontseiluak, “denon laguntzarekin herriaren eta herritarren beharrak ezagutzera eman, eta behar horiei erantzuna emateko beharrezko baliabide eta ekimenak abian jar daitezen”.
Partaideei dagokienean, Errenteria-Oreretako klub federatuetako ordezkariez gain, gehienez beste sei pertsona izan daitezke Kontseiluaren partaide, “horiek udalerrian kirola sustatzeko zereginean nabarmendu diren herritarren eta esanguratsuak diren edo parte hartzeko interesa azaldu dutenen artean aukeratuko dituzte”. Horren harira, deialdia egin dute kontseiluan parte hartzeko interesa izan dezaketenek eskaera aurkeztu dezaten. Udal erregistroan aurkeztu beharko dute eskaera hilaren 22a baino lehen.