Errenteria-Oreretako eta inguruetako 24 elkarte gastronomikoetako ordezkariak.
Euskaldarrak elkartearen aurreko erakusketa batean sukaldatzen
Astelehenean hasiko du Gastronomia Erakusketa Euskaldarrak elkarteak hogeita hamaikagarrenez. Sutondoan ariko dira plater onena prestatu nahian Errenteria-Oreretako eta inguruetako 24 elkarte gastronomikoetako ordezkariak. Hilaren 21ean amaituko da erakusketa eta datorren astelehenean Errenteriako Ostarte, Batasuna eta Ondarra elkarteak ariko dira lehian. Hilaren 12an, asteartea, Bukagaitz, Gure Toki eta Euskaldarrak izango dira sukaldatzen, hiru horiek ere errenteriarrak dira. Asteazkena 13an, Pasaiako Itsas Mendi eta Yola eta Errenteriako San Hubertoren txanda izango da. Ostegunean, hilaren 14an berriz, Hermanos Camino, Bi Errota (Errenteria) eta Pasaiako La Armonia elkarteak izango dira erakusketan.
Apirilaren 18an berrartuko du Euskaldarrak elkarteak Gastronomia Erakusketa. Egunhorretan, Niessen, alkartasuna eta Landare elkarteak ariko dira sukaldatzen. Errenteriako Gau Txori eta Lezoko Ixkulin eta Latzatek hartuko dute lekukoa hilaren 19an. Pasaiako Lore Txorta, Oiartzungo aldegunak eta Errenteriako Lagunak elkarteak hilaren 20an hartuko dute parte erakusketan. Azken egunean, hilaren 21ean, Errenteriako Kilkerrak eta Txintxarri eta Oiartzungo Bizardia arituko dira sukaldean.
Irabazleak Mikelazulo oroigarria jasoko du. baina ez da banatuko duten sar bakarra izango, beste bost sari ere banatuko baititu Euskaldarrak elkarteak. 18:30etik 20:30ra sukaldatuko dute egunero.
1986an hasi zen Goiko kaleko Euskaldarrak elkartea Gastronomia Erakusketa antolatzen eta ordundik, urtero urtero kale egin gabe uzain eta zaporez bete dituzte batzerrak.