Ikasturte hasieran eskola barruko diagnosia egin zuten, eta orain herriko egoera aztertzen ari dira 1.400 ikasle inguru, Eskola Agenda 21en barruan.
Elikadura iraunkorrarekin batera, hondakinak ere aztertzen ari dira.
Haurtzaro Ikastolako, Elizalde herri ikastetxeko eta institutuko ikasleak Elikadura iraunkorra eta hondakinak aztertzen ari dira Eskola Agenda 21en barruan. Guztira, 1.400 ikasle inguru —825 familiakoak— ari dira gai horiek lantzen.
Ikasturte hasieran eskola barruko diagnosia egin zuten, eta martxoan eta hilabete honetan Oiartzungo egoera aztertzen ari dira. Besteak beste, honetan ari dira: bertako produktuen kontsumoa neurtzen, herritarren erosteko ohiturak ezagutzen eta Oiartzungo gune zehatzetan kaleak txukun ote dauden eta hondakinak kudeatzeko nahikoa baliabide ote dauden ikertu dute.Horrez gain, herriko azokak, ekoizleak eta kontsumo taldeak ere ezagutzeko aukera izan dute.
Hori guztia aztertu ondorengo emaitzak oinarri hartuta, maiatzaren 17an udalerriko ikastetxeen arteko parte hartze saio bat antolatuko du udalak. Ikasleek udaleko ordezkariei euren eskaerak eta proposamenak helaraziko dizkiete orduan.