[Argazki galeria] Lau bandera eskualdera

Gipuzkoako batel ligan hiru bandera irabazi ditu Hibaikak, eta bat San Juanek

sanjuan, seniorrak, bandera, batelak

Senior mutiletan, San Juanek irabazi du liga

Atzo jokatu zuten Gipuzkoako batel ligako azken estropada Donibanen. Itsaso zakarra zegoen atzo, eta horregatik lekualdatu zuten  estropada Getariatik Pasaiara. Badiaren babesean ere, gogor lehiatu behar izan zuten arraunlari gazteek, batez ere bokaletik barrura, haizearen kontra. Giro eguzkitsua lagun, bestela, primerako giroa izan zen badiaren bi aldeetara. Jendetza pilatu zen San Pedron, eta Donibanen, eta arraunlari gazteek dena eman zuten bere koloreen defentsan. Emaitzei begira, azkenik, sorpresarik ez. Liga bitartean erdietsitakoa berresteko eguna izan zen atzokoa, eta ospatzekoa. Hibaikako neskek hiru bandera lortu dituzte aurten Gipuzkoako Batel Ligan; Haurretan, Promesetan eta Senior Absolutuetan izan dira indartsuenak. Pozik ziren atzo oreretarrak, eta ez zen gutxiagorako. Bandera irabazi dute baita ere San Juango mutil seniorrek. Atzo ospatu zuten garaipena arrosek, etxekoen aurrean, harro. San Pedroko eta Trintxerpeko arraunlariak ere txukun bete dituzte bereak. Illunbeko mutilek, Haurren Mailan, bosgarren postuan bukatu dute liga, baita San Pedroko kadete mutilek ere. Gazteen Mailan, berriz, seigarrenak eta zazpigarrenak izan dira trintxerpetarrak eta sanpedrotarrak, hurrenez hurren. Orioko estropada Donibaneko estropada Sailkapen orokorra        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.