Kuadrillategi Egunak alaitu ditu Trintxerpeko kaleak

Lezoko, Pasaiako eta Lasarteko gazteak bildu ziren egun osoko festan

Kuadrillategia Eguna, ginkana

Ginkana egin zuten goizean Kuadrillategiko gazteek

Urtero legez, egun osoko festan bildu ziren atzo ikasturtean zehar Kuadrillategi Egitasmoan parte hartzen duten gazteek. Aurten Trintxerpen egin dute festa. Eguraldia lagun, primeran pasatu zuten. Ginkana egin zuten goizean, eta ondoren postre goxoena zeinek prestatuko aritu ziren lehian. Arratsaldean, berriz batukada egin zuten material birziklatuekin sortutako musika tresnak lagunduta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.