Neguan nahita eragindako sute batek kaltetutako eremua berreskuratu nahi dute Zuhaitz Egunean, herriko haurren laguntzarekin.
Zuhaixkak eta haritzak landatuko dituzte Sorondo inguruan.
Zuhaitz Eguna egingo dute datorren igandean, Karrikako Usategieta parajean. Neguan nahita erre zuten ingurura, eta hori birgaitze aldera, haurren laguntzarekin joango dira zuhaitzak landatzera.
Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan jarri dute zita. 09:00etan oinez joateko asmoa dutenak abiatuko dira, eta ordubete beranduago, berriz, autobusa irtengo da. Autobusa dohainik izango da, baina aurretik izena eman beharko dute interesa dutenek. Haritzak eta zuhaixkak landatu ondoren, hamaiketakoa eskainiko dute, udalaren eskutik.
Zuhaitzak landatzea ikasteaz gain, balio pedagogikoa izango du aurtengo Zuhaitz Egunak: nahita erretako basoetan suak zer nolako kalteak eragin ditzakeen ikusiko dute.