Herritarrei ere zuzendu diete prozesua, eta lau foro egingo dituzte, horietako bat Lezon. Hilaren 28an (ostirala) izango da Kultur aretoan 18:00etatik 20:30era.
Joan den urte amaieratik ari dira idazten Donostia-Behe Bidasoa Eremu Funtzionaleko Paisaiaren katalogoa. Eremu funtzionalak, dauzkaten balioengatik babes berezia duten espazioak dira, eta katalogoan gune natural horiek identifikatu, sailkatu, balioetsi eta kartografiatu egingo dituzte. Donostia-Behe Bidasoa eremuaren ezaugarriak, indar zein presio eraldatzaileak, balioak, kontserbazio egoera eta paisaiak bete beharreko kalitate helburuak proposatuko dituzte. Horren harira, parte hartze prozesua abiatu dute eta Lezoko Udalak, Irun, Donostia eta Urnietakoarekin batera hartuko du parte. Herritarrei zuzendu diete ere prozesua, eta lau foro egingo dituzte, horietako bat Lezon. Hilaren 28an (ostirala) izango da Kultur aretoan 18:00etatik 20:30era.
Eusko Jaurlaritzaren Irekian Webgunean
inkesta jarri dute herritarrek bete dezaten.