Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Errepublikanismoa aldarrikatuko du bihar EH Bildu-k

Pikoketa Errepublikazaleen Elkarteak deitutako ekitaldiekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2016/04/13
Errepublikako bandera eta ikurrina azken plenoan

Errepublikako bandera eta ikurrina azken plenoan

Bihar, apirilak 14, Espainiako II. Errepublikaren  egunaren harira errepublikanismoaren printzipioak bere egingo dituela esan du EH Bilduk. “Munizipalistak garen neurrian, gure errepublikanismoa aldarrikatuko dugu. Errepublikanismoak, gizartea eskubidedun subjektu bezala ikusteaz gain betebeharrak dituen subjektu gisa ikusten du. Gobernatzeko orduan erantzukizuna instituzioek herritarrekin partekatua behar duela onartzen duen teoria politikoa da”. Errepublikanismoa, “nostalgiaren begietatik” ez dutela begiratzen gaineratu du koalizio subiranistak, “Euskal Herriko lehen errepublika sortu nahi dugu, estatu subirano bat herriek dugun erabakitzeko eskubide ukaezina baliatuta”. Pikoketa Errepublikazaleen Elkarteak deitutako ekitaldiekin bat egitera deitu ditu herritar guztiak, bestalde. Hemen hitzez hitz EH Bilduren adierazpena: “Aprilaren 14an, munizipalistak garen heinean, gure errepublikanismoa aldarrikatuko dugu. Errepublikanismoak, gizartea eskubidedun subjektu bezala ikusteaz gain, betebeharrak dituen subjektu gisa ikusten du. Hots, gobernatzeko orduan, zeregin horren erantzukizuna instituzioek herritarrekin partekatua behar duela onartzen duen teoria politiko bezala. Herritarrak res publikoan, arlo publikoan, parte hartu eta errealitate politiko eta soziala sortzeko gaitasuna defendatzen du errepublikanismoak. Azken finean, herritarren nahi subiranoa ezin da ordezkatu. Dena den, errepublikanismoari ez diogu begiratzen Bigarren Errepublika espainiarrak askori sor diezaiokeen nostalgiaren begietatik. Etorkizunera begiratzen dugu: ongizatea, justizia eta bertinasunean oinarritutako etorkizuna, Pikoketa taldeak apirilaren 14 a dela eta aurkeztutako mozioan jaso duen baloreekin, alegia. Euskal Herriko lehen errepublika sortu nahi dugu, Estatu subirano bat, herriek dugun erabakitzeko eskubide ukaezina baliatuz. Horretarako kontratu sozial berri bat proposatzen dugu, aspaldi lehertu baitzen Espainiako Estatuko kontratu sozial hori. Horregatik guztiagatik, eta sentimendu demokratiko eta internazionalismo zintzoenetik, herri guztien eskubidea defendatzen dugu, euskalduna eta espainolarena ere, bakoitza bere prozesu konstituziogiletik abiatuta errepublika duin eta zuzenak eraikitzekoa. Faxismo espainiarra borrokatzen askatasuna eta bizitza galdu zutenek zituzten printzipio berdinak defendatzen ditugula uste dugu. Paul Preston historialariak holokausto espainiarra bezala definitu zuen sarraski horretan. Horregatik defendatzen dugu Espainiako Bigarren Errepublikaren bandera jartzea apirilaren 14an, ikurrinarekin batera. Uste dugu Estatuak ez dituela oinarrizko irizpide demokratikoak betetzen eta, ahal den lekuan, prozesu apurtzaileak aurrera eramateko deia egiten dugu. Estatu espainiarrean bizi garen herriok etorkizun hobe, duin eta zuzenago baterako eskubidea dugu. Gure etorkizuna erabaki nahi dugu, bidezkoagoa izango den gizarte bat eraikitzeko. Horregatik, herritarrei dei egiten diegu apirilaren 14ko ekitaldietan parte hartu dezaten”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.