Jesus Guridiko aparkalekuak konpontzeko lanak gaur hasi dituzte
Beraungo Jesus Guridi kaleko aparkalekuak konpontzeko lanak hasi ditu gaur udalak. 13-15 zenbakien artean egiten ari dira lanak, eta behin amaituta bertan diren zortzi aprakalekuak berreskuratuko dituzte. Horrekin batera, margoketa lanak egingo dituzteautoen aparkalekuen marrak markatzeko. Landa eta Imaz enpresa ari da lanak egiten eta 29.600 euroko inbertsioa egingo du udalak.