Ander Fernandez bere azken diskoa aurkeztuko du Ertin, igandean
San Pedron festa giroa sumatuko da beste behin asteburuan. Proisakide Eguna antolatu dute larunbaterako, jai giroan, kultur egitasmoaren aldeko atxikimenduak batzen jarraitzeko.
Barrutiko txikienek loreak landatzeko aukera izango dute, eta, horrez gain, aurpegiak margotzeko aukera emango diete.
Gratisferia ere antolatuko du beste behin Askalitz gazte taldeak, askotariko objektuen trukerako azoka txikia. Nahi duen edonork izango du parte hartzeko aukera.
Igandean, Nigara zuek
Asteburua ongi bukatzeko,
Zer falta zaizu diskoa aurkeztuko du Ertin Ander Fernandezek,
Nigara zuek taldearekin. 19:30ean hasiko da kontzertua, udal aretoan.