Galdeketaren aurkezpenean eskualdeko aurpegi ezagun ugarik bat egin zuten
Datorren astelehenetik aurrera (hilak 18) Errenteria-Oreretako Gure Esku Dago-k egunero zabalduko du Maria Lezoko kalean duen bulegoa, helburu zehatz batekin: datorren urteko martxoaren 19an eskualdean egitekoa den herri galdeketaren aldeko sinadurak biltzea.
Sinatu nahi duenak, 18:30etik 20:00etara, lan egunetan, egunero izango du aukera.