Aitzol eta besteak etxera! Ez dugu itxoiterik! Lema horrekin deitu du Denak ala inor ez dinamikak manifestazioa hilaren 21ean.
Aitzol Gogorza preso oreretarraren egoera salatzeko pankarta.
Aitzol eta besteak etxera! Ez dugu itxoiterik! Lema horrekin deitu du Denak ala inor ez dinamikak manifestazioa hilaren 21ean. Ernai gazte antolakundetik sortutako dinamika irekia dela eta bertan askotariko gazteek hartzen dutela parte zehaztu dute bertako kideek. Elkartasun jardunaldien barruan kokatu dute osteguneko manifestazioa gazteek, eta helburua, gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten euskal presoek espetxean pairatzen duten egoera salatzea eta haien etxeratzea eskatzea da. «Gazte indarraz, amnistiaren norabidean gure elkarpena egitea dugu helburu», esan dute. Iztietako anbulatoriotik irtengo da manifestazioa 19:00etan.
Isolamendua eta «espetxe politika ankerra» gaitzetsi ditu, halaber, gazte dinamikak eta herriko presoa den Mikel Arrietak «bere aitarekin azken uneak bizitzeko» izan dituen zailtasunak ekarri dituzte gogora. Astelehenean hil zen Tomas Arrieta, eta azken aldian ezin izan zuen Algeciraseko espetxean (Andaluzia, Espainia) aurkitzen den semea bisitatu.
Oreretako elkartasun doinuak diskoa
Musika ere borroka instrumentu gisa baliatu izan nahi dutela esan dute gazteek euskal preso eta iheslariak etxeratzeko bidean. Horren harira,
Oreretako elkartasun doinuak diskoa argitaratu dute. Oarsoaldeko hainbat musika taldek hartu dute parte diskoa egiterakoan eta astelehenean jarrikod ute salgai Arkaitza, landare eta Sindikato tabernetan 5 euroan. Diskoa aurkezteko gainera, kontzertua antolatu dute maiatzaren 21ean Oreretako gaztetxean. Hilaren 30ean bestalde, elkartasun argazkia egingo dute Koldo Mitxelena plazan.