Erasoa Antxon gertatu zen, Euskotreneko geltokiaren inguruan, 2014. urteko abuztuan
Urtebeteko kartzela, hiru urteko urruntze agindua eta heziketa sexualerako programetan parte hartu beharra. Horixe 2014. urteko abuztuan Pasai Antxoko Euskotreneko geltokiaren inguruan emakume bat erasotu zuen gizonari ezarri dioten zigorra.
EFEko iturriek zabaldu dutenez, akusatua ados agertu da fiskaltzak egindako eskaerarekin, eta urtebeteko kartzela zigorra ez du bete beharko. Trukean, hiru urtean zaintzapeko askatasunean egongo da berriro deliturik ez duela egingo bermatzeko.