Dantzari Txiki Eguna hilaren 24an Antxon

Hilaren 24an Dantzari Txiki Eguna ospatuko da Pasai Antxon Lesaka, Galdakao eta Lezoko taldeekin.

Dantzari Txiki, Antxo

Antxoko Alkar Txiki dantza taldea iazko emanaldian

Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza taldeak Dantzari Txiki Eguna antolatuko du hilaren 24an Pasai Antxon. Alkar Txiki taldekoez gain, Lesakako Tantirumairu, Lezoko Murixka eta Galdakaoko Andra Mari taldeek girotuko dituzte herriko kaleak. Goizeko 12:00etan hasiko da desfilea eta Zumardian bukatuko da dantza talde bakoitzaren aktuazioarekin. Ondoren, Ibaiondo frontoian bazkaria izango dute dantzari eta begirale guztiek. Bazkalostean, eguna dantzan bukatuko dute, Modesto musika jolearen emanaldiarekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.