Erromeriak San Marko hartuko du

Egitarau zabala eta familia guztairi begirakoa antolatu dute horretarako gotorlekuaren inguruan.

San Markoko erromeria

San Markoko erromeria

Erromeria egingo dute San Marko mendian hilaren 24an, igandea, udalak eta hainbat eragilek antolatuta. Egitarau zabala eta familia guztairi begirakoa antolatu dute horretarako, gotorlekuaren inguruan. San Markora igotzeko autobus zerbitzu berezia izango da Morrongilleta kaleko geltokitik abiatuta, 10:00etatik 13:40ra, 20 minuturo, eta 16:00etatik 18:40ra, 40 minuturo. San Markorako igoera krosarekin hasiko dute jai eguna 9:30ean, eta ordu erdi beranduago Foru plazatik abiatuko da VII Erromeria Martxa San Markora. antolatzaileek herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera San Marko Egunaren harira prestatu duten jai egitarauan. Egitaraua
  • 9:30: San Markora Igoera krossa.
  • 10:00-14:00: Artista liburuaren tailerrak. 6-12 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
  • 10:00:  VII. Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
  • 11:30: Krosaren sari banaketa.
  • 11:30-13:30: Animazioa Doike taldearekin.
  • 12:00: Herri kirolak.
  • 13:00-14:00: Erromeria udal txistulariekin.
  • 14:00-16:00: Haurrentzako kirol parkea eta oka jolasa.
  • 16:00-17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia eta Joxe Mendizabalekin txokolate jatea.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.