Lezoko kantu jira, txoko guztietara

Kantu jira 12:00etan abiatuko da Aiton Bordatik. Abestiak toki publikoetan eskura daitezke.

kantu jira.lezo

Lezoko kantu jirako kideak, Aiton Bordaren atarian

Lezoko kantu jirak saio berria egingo du bihar (larunbata), 12:00etan hasita Aiton Bordatik. Herriko kale nagusienetatik euskal kantuak zabaltzen ibili eta gero, Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute jarduera. Nahi duen orok parte har dezake, irekia da. Abestuko dituzten kantuak, honakoak: Oi Pello Pello, Maitasuna, Aldapeko, Zibilak esan naute, Boneta eta txapela, Guretzat, Ituringo arotza, Habanera eta Loretxoa. Abestiak toki publikotan har ditzakete ez dituztenek, hala nola Aizpea tabernan, Aiton Bordan edo musika eskolan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.