Bost orduko ibilaldia egingo dute udalerriko mendietan zehar. Gero mokadutxoa jango dute Gurutzeko elkartean.
Pilotasorotik pasako da ibilaldia.
Urtero bezala, Bizardia elkarteak antolatuta, Oiartzuni buelta emango diote hilaren 24an. Done Eztebe plazatik irtengo dira, 07:30ean. Taldeka abiatuko dira, eta egunean bertan eman behar dute izena.
Bizardia elkarteak egiten duen 37. itzulia izango da hilaren 24koa. Bost orduko iraupena izango du —samurra izango dela ziurtatu dute antolatzaileek—, eta Gurutze auzoan bukatuko da. Ondoren, mokadutxoa jateko aukera izango dute. Ibilbidea pasako den tokietako batzuk honakoak dira:
- Done Eztebe plaza.
- Elorsoro.
- Bidegorria.
- Arrasku Errota.
- Kataxolo Borda.
- Pilotasoro.
- Artxabaletagoikoa.
- Olaetxe.
- Telleritxiki.
- Auzokalte.
- Telleriberri.
- Gurutze.