[Argazki galeria] Gipuzkoako txapelketako sei bandera eskualdera

Hiruna bandera lortu dituzte Hibaikak eta San Jaun Donibane Koxtapek

batelak, arrauna,

San Juanek hiru bandera lortu ditu Gipuzkoako batel txapelketan

Batel festa izan da asteburuan Pasaian. San Pedrok antolatuta, Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatu da asteburuan badian. Larunbatean sailkapen estropada eta txapelketa igandean. Hibaikako neskek hiru bandera irabazi dituzte, Haurren Mailan, Kadetetan eta Senior Absolutuetan. Pasai Donibane Koxtaperentzat izan dira beste hiru banderak: mutil seniorrek eta gazte mailakoek irabazi dute bandera, eta baita gazte mailako neskek ere. Hibaikako Maddi Retegik ziaboga onenari saria irabazi zuen atzo, baita San Juango Maider Etxaniz eta Inder Paredesek ere. Txapelketa irabazi duten denek, Legution dute burua jada, han jokatuko baita asteburuan Euskadiko Txapelketa. txapelketa      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.