Arrantzale bat hil da Pasaian, lanean ari zela

52 urteko gizonari bihotzekoak eman dio itsasoan zegoela

Azken urteetan gutxitan ikusitako mugimendua zegoen asteartean Hondarribiko kai berrian. Baxurako 35 itsasontzi sartu ziren goizean, antxoa lehorreratzeko. Asier perez-karkamo

Antxoatan ari dira egunotan arrantzaleak

Itsas salbamenduko iturrien arabera, 04:30ean, dei bat jaso dute Cofradia de Persebellos arrantza-ontzitik, arrantzale bat ondoezik zegoela esateko. Gizonaren bila irten dira jarraian, Pasaiako portura ekartzeko, baina portuan zela hil da, salbamendurako Orion itsasontzian bertan. LABen gaitzespena Heriotzaren berri izan eta berehala berau salatzeko oharra zabaldu du LAB sindikatuak. Sindikatu abertzaleak salatu duenez, aurten  17 dira Euskal Herrian lan istripuan hildakoak. “Istripuen atzean lan eta bizi baldintza kaskarrak” daudela defendatu du LABek, eta zentzu horretan “arrantza sektorean ematen diren baldintza gogorrak, eta prekarietatea” nabarmendu dituzte. LABen iritziz “istripu hauek eta sektore honetan ematen diren bihotzeko eta gaixotasun kardiobaskular kopuru handia ez dira kasualitatea”. “Lan baldintzak oso gogorrak, lan ordu luzeak eta ia deskantsurik gabeko jardunaldiak aurkitzen dira istripu hauen iturburuan”, gaineratu dute. Arrantza sektorea “behar bezala erregulatzea” eta “bizi eta lan baldintzak hobetzea exijitu” du LABek eta eredu propio eta berriaren alde egitera dei egiten dute. Azkenik, datozen orduetan egingo diren mobilizazioetan parte hartzeko deialdia luzatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.