Zarata mapak azter ditzakete lezoarrek

Orotara 25 dira herritarrek kontsulta ditzaketen zarata mapak. Horiek ikusi ondoren ekarpenak egin daitezke.

zarata.mapa.errepideak.egunez

Lezoko errepideen zarata mapa, egunez egindako neurketakoa

Lezon egindako zarata mapak jendaurrean ikusgai daude, maiatzaren 14ra arte. Lezoko Udalak herriko zaraten ikerketa agindu zuen, Euskal Autonomia Elkarteko hots kutsadurari buruzko dekretuarekin bat eginez. Beraz, azterlan hori da herritarrek ikus dezaketena, eta egoki ikusiko balute, ekarpenak egiteko aukera dute. Udaletxean eta udalaren webgunean ikus daitezke mapa horiek. Edozein pertsona fisiko eta juridikok azter ditzake mapak, baita ekarpenak egin ere. Horiek udaletxeko erregistroan edo postaz egin daitezke. Ikusgai dagoenaz gain, zehaztasun gehiago nahi dituenak, Lezoko Udaleko Hirigintza, Ingurumen, Obra eta Zerbitzuetako sailean lor ditzake, baita udalaren webgunean ere. Orotara, 25 mapa ezberdin ikus daitezke. Horiek herriko hainbat zonaldetakoak dira, eta neurketak eguneko zenbait ordutan daude eginda.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.