Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Errenta aitorpena euskaraz egitea animatu dituzte oiartzuarrak

Eskuorriak eta kartelak jarriko dituzte errenta aitorpena egiten duten oiartzuarren kopurua %34,42 baino handiagoa izan dadin.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/04/20
errenta aitorpena

Errenta aitorpena euskaraz egiteko gonbita atzo luzatu zuten

Urteroko zita ekidinezina da errenta aitorpenarena. Euskaraz eta gazteleraz egiteko aukera dago, eta Oiartzunen urtetik urtera gehiago dira euskaraz egiten dutenak. 2005eko kanpainan 297 izan ziren euskaraz egitea hautatu zutenak, egin zutenen %6,2. Iaz, berriz, 1.834 izan ziren, herena baino zerbait gehiago —%34,42 zehazki—. Hala ere, kopurua gora egiten ari den arren, oraindik herritar asko dira diru kontuak gazteleraz egiten dituzten euskaldunak. Euskaraz egin dezaten gonbita luzatzeko, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneko zein udaleko ordezkariek, beste hainbat herritarrek lagunduta, argazkia atera zuten atzo. Finantza erakundeen laguntza Deialdi publikoa egiteaz gain, herriko hainbat tokitan kartelak, eskuorriak eta abar jarri dituzte. Udala UEMAko kide denez, udalerri euskaldunen mankomunitateak erabiltzen dituen kanpaina eta irudia bere egin ditu. Herrian presentzia duten finantza erakundeek eta aholkularitzek ere bat egin dute kanpainarekin. Horrela, euren bulegoetan kanpainak presentzia izango du, eskuorriekin, kartelekin eta Errenta aitorpena euskaraz egin dezakezu leloa daramaten kartelekin. Ttur-tturrek eskerrak eman dizkie argazkian atera diren oiartzuarrei, zein babesa eman duten enpresei: Laboral Kutxa, Kutxabank, Nafarroako Rural Kutxa, Sabadell Guipuzcoano, La Caixa, BBVA, Lurgintza nekazarien kooperatiba eta Zubillaga aholkularitza. Ekainaren 25era arte Errentaren kanpaina ekainaren 25era arte luzatuko da. Aitorpena egiteko aukeratutako modua edozein dela ere, aitorpena euskaraz egiteko aukera dagoela gogorarazi dute Ttur-tturrek eta udalak. Autolikidazioa jaso dutenen kasuan, jasotako proposamena onartzeko garaian euskaraz ere egin daitekeela nabarmendu dute, baita ere errenta mekanizatua egiteko zita hartzeko garaian edo Interneten euskarazko bertsioa jaistean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.