Albaolari buruzko dokumentala emango dute frantses telebistan

Gaur, 20:45etan, Thalassa programan, dokumental bat estreinatzen da FR3 frantses telebistan; Euskal Herriari buruz hitz egiteaz gain, Albaola Itsas Kultur Faktoria protagonista da.

Albaola, thalassa

Dokumentalaren protagonistak Albaolan

Itsasoko gaiak lantzen dituen Thalassa programaren barruan emango dute Albaolari buruzko dokumentala. Thalassako lantaldea Itsas Kultur Faktoriarekin elkarlanean ibili da, irudiak filmatzen, San Juan baleontziaren eraikuntzarekin erlazionatutako esperientziak dokumentalaren bitartez partekatzeko. Denbora darama jada San Juan baleontziaren proiektuaren jarraipena egiten Thalassa programak. Quintanar de la Sierran izan ziren, Burgosen, Albaolako kideekin batera, han alkitrana eta fitxa  modu tradizionalean nola egiten duten grabatzen. Sakanan ere izan ziren, Nafarroara,  baleontziaren oholak eta egitura egiteko haritzen aukeraketa egiteko. Red Bayera ere bisita egin zuten Albaolarekin, jatorrizko San Juanaren saskarra eta euskal baleontzien aztarnak ezagutzeko bertatik bertara grabatzeko. Guztiaren berri, gaur emango dute, Frantziako telebistaren hirugarren katean, 20:45etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.