Arratsaldean, primeran pasa zuten haurrek, dantzaldian
Kolorez jantzi zituzten atzo Antxoko kaleak hango eta hemengo dantzari txikiek. Alkar Txikikoekin batera, Lezoko Murixka taldekoak, Galdakaoko Andra Marikoak, eta Lesakako
Tantirumairu Euskal Folklore Taldeakoak aritu ziren kalez kale dantzari.
Desfilea bukatuta, Gure Zumardian emanaldia egin zuten talde guztiek, eta dantzan bukatuta, herri bazkarian bildu ziren denak, Ibaiondon.
Goizeko saioarekin nahiko ez, ordea, eta arratsaldean ere jo eta su aritu ziren dantzan, estilo librean, frontoi barruan.
Alkartasunak eskerrak eman dizkie Dantzari Txiki Egunean parte hartu zuten guztiei, eta antolakuntzan lagundu zietenei, bereziki, Alkar Txikiko gurasoei.
Eguneko argazkiak
Alkartasuna Dantza Taldeak zabaldu ditu.