360 plaza daude guztira; kopurua gaindituko balitz zozketa egingo dute izena ematen duten haur guztien artean
Udaleku irekiak uztailean izango dira, lan egunetan, goizero
Udalak udaleku irekiak antolatu ditu, Pasaian erroldatuak dauden edota herrian ikasten duten haurrentzat. Eskaintza 2006 eta 2013 urte bitartean jaiotakoak neska mutilentzat da (biak barne).
Uztailaren 4tik 29ra izango dira udaleku irekiak, eta ordutegia hau izango da: 9:30etik 13:00etara, astelehenetik ostiralera. Taldeak 10 eta 12 haur bitartekoak izango dira, eta begirale bana izango dute.
Haurrek askotariko jarduerak egingo dituzte udalekuetan: tailerrak, jolasak, eskulanak, txangoa igerilekura, antzerkia eta beste hainbat.
Matrikulazio epea astelehenean irekiko dute (Maiatzak 2) eta maiatzaren 13ra bitarte izango da zabalik. Plazak mugatuak dira, guztira 360, eta, gainditzen badira, zozketa egingo da.
Matrikula 76,30 eurokoa da eta ordainketa haurraren izenean egin behar da, Kutxabank-eko kontu korronte honetan: ES55-2095-5400-02-1061652334.
Izena ematerakoan, matrikula orriarekin batera, ordainagiria eta haurraren osasun txartelaren kopia aurkeztu behar dira. Haur Hezkuntzako haurrek, nortasun agiriaren edo familia-liburuaren kopia aurkeztu behar dute.
Izena emateko Gazteria eta Kirol Departamentura jo behar da, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara. Pasaian ikasten ari diren haurrek ikastetxeetan aurkeztu ditzakete matrikulazio-orriak, beti ere, aurrez zehaztutako epeen barruan.