Dantzari Txiki Eguna egingo dute igandean

Hamar talde ariko dira guztira eta hamarnaka dantzari.

Dantzari Txiki Eguna Errenteria 2014Dantzari txikiek hartuko dute Errenteria-Orereta igandean Ereintza Dantza taldeak antolatu duen Dantzari Txiki Egunaren harira. Errenteria Musikalek, Errenteriako Udalak eta Ereintza elkarteak babesten dute eguna.  Hamar talde ariko dira guztira eta 600 bat dantzari: Errenteria Musikal, Hernaniko Ttarla, Tolosako Udaberri, Urretxuko Lurra, Iruñeko Amaiur, Oiartzungo Haurtzaro, Galdakaoko Andra Mari, Lasarte-Oriako Erketz, Lezoko Murixka eta Zumaiako Txori Txiki. Egun osoko egitaraua eskainiko dute bildutako dantzariek. 10:30ean bilduko dira Koldo Mitxelena plazan eta hamaiketakoa eginda agurra eta desfilearen irteera egingo dute 11:15ean. Biteri kalean egingo dute taldeek lehen geldialdia eta bigarrena berriz, gune ezberdinetan egingo dute  Gamon Zumardian aktuazio bateratua eskaintzeko 12:30ean. Bazkaltzeko atsedenaldia hartuta, 17:00etan itzuliko dira dantzari txikiak, oraingo honetan Modestorekin dantzatzera. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete Niessen, Askatasuna, Ondarra, Bukagaitz, Gure Toki, Txintxarri, Amulleta, Gau Txori eta Euskaldarrak elkarte gastronomikoei, bildutako dantzari guztiek horietan bazkalduko baitute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.