Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Oiartzun-Athletic, goi mailako futbola Fanderian

Emakumeen Lehen Mailako bi taldeek Euskal Herriko Kopako finalerdia jokatuko dute maiatzaren 7an. Sarrera doan izango da.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta,Oiartzun
2016/04/27
oiartzun athletic

Alkorta, Lopez-Etxezarreta, Txasko, Perez, Altonaga eta Fuentes.

Oarsoaldeko kirol talde onenak, Emakumeen Lehen Mailan ari den Oiartzunek, eta Athleticek partida jokatuko dute maiatzaren 7an, Errenteria-Oreretako Fanderiako futbol zelaian. Euskal Herriko Kopako finalerdietako norgehiagoka izango da bien artekoa. Gaur egin dute aurkezteko prentsaurrekoa, Errenteria-Oreretako udaletxean. Anfitrioi lanak egin dituzte Garazi Lopez-Etxezarreta eta Jon Txasko zinegotziek. Azken horrek adierazi duenez, pozik daude horrelako partida bat Errenteria-Oreretan jokatuko delako, eta txapelketa antolatzen duen Euskal Herria Kirola elkarteari eskerrak eman dizkiote eduki duten jarreragatik. Hala ere, partida hori puntuala ez dela gogorarazi du Txaskok: “Udalak partida hau antolatzea emakumeen kirola laguntzeko politikaren barruan sartzen da. Berdintasun Kontseiluak lau denboraldi daramatza emakumeen taldeak eta proiektuak diruz laguntzen”. Gainera, gogorarazi du udalerriko emakume kirolariek hainbat arrakasta lortu dituztela azken urteetan, hala nola arraunean, eskubaloian, atletismoan, ziklismoan, arku tiroan edo igeriketan. Lurraldetasuna, funtsezko Kike Zurutuza Euskal Herria Kirola elkarteko koordinatzailea da. Elkarte horrek antolatzen du Euskal Herria Kopa, seigarren aldiz. Hiru urtez “krisia” egon dela gogorarazi du Zurutuzak, eta partida bakarrera jokatu dute kopa. Aurten final laurdenetatik hasi dira, lau talderekin, eta finalerdietara zuzenean sartu dira Athletic eta Reala. 2009an sortu zen Euskal Herria Kirola, Euskal Herri osoko kirol egiturak bultzatzeko eta lurraldetasuna kontuan hartzen duten txapelketak antolatzeko asmoz. Horrela, Oiartzunek Zizur Nagusiko (Nafarroa) Ardoi garaitu zuen final laurdenetan, eta Gasteizko Aurrerak Añorga. “Ipar Euskal Herriko talde bat, Angelu, sartzen saiatu gara, baina ez dugu lortu. Gainera, ez dago lehiaketa maila nahikorik bertan”, gaineratu du. Athleticeko emakumeen futbolaren koordinatzaile da Juan Luis Fuentes. Antolakuntzari eskerrak eman ondoren, txapelketan “goi mailako futbola” dagoela ziurtatu du, “lehen mailako hiru talde egongo direlako”. Emakumeen futbolak ikusgarritasuna izateko egindako esfortzuei aitortza egin die, gainera. “Athleticek gustu handiz parte hartzen du txapelketan, eta Euskal Herria Kopa handiagoa izatea nahi dugu”, jakinarazi du. Jon Alkorta Oiartzungo entrenatzailearen ustez, Fanderia beteko da, eta emakumeen futbolak gora egiten duela ikusteak poztu egiten du. Maiatzaren 7an Fanderiako futbol zelaian protagonista izango diren Oiartzun Kirol Elkarteko bi jokalari izan dira aurkezpenean: Anne Perez eta Arene Altonaga. Ilusioz daudela aitortu du Altonagak: “Iaz Hendaian jokatu genuen Athleticen kontra, eta penaltietan galdu genuen. Aurten ea guk irabazten dugun”. 800 sarrera Partidarako sarrerak doan izango dira —17:00etan hasiko da—, eta Errenteria-Oreretako bi kiroldegietan —Fanderian eta Galtzarabordan— banatuko dituzte, ostiraletik aurrera. Oiartzungo Elorosoro kiroldegian ere banatuko dituzte. 800 sarrera izango dira guztira, eta denak banatuz gero, gehiago jarriko lituzkete leihatiletan. Gainera, sarrera horiekin maiatzaren 17an Bruce Springsteenek Donostian emango duen kontzerturako bi sarrera lortzeko zozketan parte hartzeko eskubidea emango dute. Hori bai, Fanderian bertan egon beharko dute, partida ikusten.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.