Gastronomia klasikoan espezializatutako Opinionated About Dining blogak gisa horretako munduko ehun jatetxe onenen zerrenda argitaratu du.
Zuberoa jatetxeak beste aitortza bat jaso du.
Opinionated About Dining (OAD) blogak munduko 100 jatetxe klasiko onenen zerrenda argitaratu berri du. Steve Plotnicki newyorktarrak kudeatzen duen blogean egindako inkestan 4.500 gastronomok bozkatu dute. Ehuneko zerrenda horretan Gipuzkoako lau jatetxe agertzen dira, eta tartean da Oiartzungo Zuberoa jatetxea. Jasotako botoen arabera, 42. postuan dago Hilario Arbelaitzek kudeatzen duen jatetxea.
Plotnickiren arabera, zerrenda horrekin azken 25 urteetan antzeko gastronomia mantendu duten jatetxeak omendu nahi dituzte, “baina betiere bikaintasunaren aldeko konpromisoa mantenduz”.
Zerrendako lehen postuan Japoniako Michel Bras Toya jatetxeak irekitzen du. Hurrengoa Frantziako Roanne hiriko Troisgros da. Podiuma bete duen hirugarren jatetxea Alain Ducasseren Louis XV da, Montecarln dagoena.