Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eskuetatik azokara

Gaur eguerdian irekiko dute, Merkatuzarren, XXXVIII. Eskulangintza Azoka. 44 tailerren lanaren emaitza ikusteko aukera egongo da igandera arte.

Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2016/04/29
eskulangintza azoka

Hainbat materialekin landutako eskulanak aurki daitezke.

Maiatzaren 1ean, Langileen Eguna ez ezik, tradizio bilakatu den zerbait ospatzen da Errenteria-Oreretan: Euskal Herriko Eskulangintza Azoka. Eskuz landutakoen erakusleiho handia bilakatuko da Merkatuzarreko goiko solairua gaur eguerditik aurrera, 38. aldiz. 44 tailerren lanak ikusteko aukera izango da igandera arte. Gehienak —erdia zehazki— gipuzkoarrak izango dira, beste sei  Arabatik etorriko dira, bost Nafarroatik, lau Bizkaitik eta beste bat Ipar Euskal Herritik. Gainontzeko seiak Espainiako Estatutik hurbilduko dira. Horietatik hamazazpi lehen aldiz etorriko dira Errenteria-Oreretara, eta hamalau bakarrik izan ziren iazko ekitaldian. Ereintza elkarteak eta Artiola Artisautzaren Guneak antolatzen duten erakustazokan, ohi bezala, material asko lantzen dituzten artisauak izango dira: egurra, burdina eta metala, beira, buztina eta harria, ehuna, larrua, papera eta kartoia, bitxigintza… Horrela, aurtengo berritasun batzuk nabarmendu dituzte antolatzaileek. Besteak beste, Paleike aipatu dute. Egurrezko paleekin —eta besterekin— objektuak egiten dituzte. Dolo Navasek ehunekin eta beirarekin egindako eskulanak ere azpimarratu dituzte. Artista gehiagoren lanak estreinakoz ikusteko parada izango da, gainera: Luis Parades, Imanol Osa, Tilomar, Tulaytelmo, Agurital, La Candela eta Javier Murillo. Prezio sinbolikoak Ereintza eta Artiolaren kalkuluen arabera, 5.000 pertsona pasatuko dira Merkatuzarretik. Jende pilaketak ekidite aldera —baita azoka bera finantzatzeko ere—, prezio “sinbolikoa” jarri  diete helduentzako sarrerei: bi euro eta erdi. Bihar arratsaldean, berriz, 16:15etik aurrera, sari banaketa egingo dute. Alde batetik, erakusmahai onena duenari saria emango diote. Bestetik, Artisau Produktu Kalitatearen Saria. Horretarako, lau ezaugarri hartuko dituzte kontuan: ikerketa eta esperimentazioa; diseinua eta estiloen berritasuna; kalitate artistikoa eta produktuaren lanketa eta akaberaren fintasuna. Saridun bakoitzak 350 euro eta diploma jasoko ditu. Eskulangintza Azoka gaurtik igandera arte egongo da irekita. Goizez, 11:00etatik 14:00etara zabalduko dute. Arratsaldez, berriz, 16:30etik 20:30era.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.